Elizondoko Udalaren eraikina

Elizondo-Baztan (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Egilea: Maite e Idoia Damboriena Olaechea
Sustatzailea:
Baztango Udala-Elizondoko Udala
Zenbatekoa:
601.999 euro
Amaiera-data:
2011ko maiatza
Kokalekua:
Elizondo

 

 






 

Udalaren eraikinak 37,5 metroko luzera duen eta 7,00 metroko zabalera duen solairu laukizuzena du. Foruen Plazaren ertzean dago, eremuari amaiera emanez eta bolumetria ezberdinen artean oreka sortuz.

Eraikinaren bolumetria erakargarria da eta betearen eta hutsartearen arteko jolasa sortzen du, eremu ezberdinak sortuz. Eraikina beheko solairuan eta lehenengo solairuan antolatuta dago. Udalaren mende dago eta hainbat erabilera ditu.

Egiturak homigoi armatuzko forjatuak eta hormigoizko zein metalezko pilareak ditu. Materialak aukeratzerakoan eremuan dagoeneko Baztaneko harri gorria dagoela kontuan hartu da eta, hortaz, materialak harri gorri horrekin konbinatu egin dira. Horrela bada, ehundura eta kolore ezberdinetako materialak konbinatu dira, brontzea eta marfil kolore txuriko kareharria adibidez. Kanpoko zura argia, haritz frantsesarena, erabili da; zura honek bi materialekin kontrastea sortzen du. Barruan arintasuna emate aldera egitura metalikoa duen eskailera bat ezarri da.