Doneztebeko futbol zelaia

Doneztebe / Santesteban (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Egilea: Sebastián López Aznárez
Sustatzailea:
Excmo. Ayuntamiento de Santesteban/ Doneztebeko Udala
Zenbatekoa:
1.198.485,29 euro
Amaiera-data:
2011ko iraila
Kokalekua:
249. lur saila. Doneztebe/Santesteban

 

 

 





 
Futbol zelaiaren kirol azpiegiturak bigarren mailako partiduak jokatu ahal izateko araudiak xedatzen dituen neurrietako zelaia egitea da: 100x60 metro, 3 metroko luzera eta 2 metroko zabalerako eremu libreak dituzten alboekin.

Mendebaldeko sarrera ibilgailuentzat zein pertsonentzat erabiltzenda; ekialdekoa ordea futbol zelaiaren sarrera nagusia da eta aparkaleku gisa erabiliko da.
Azpiegiturak itxiz aldagelak, bulegoak, erizaintza, taberna, azpiegituren gela eta biltegia jarriko dira.

Lur sailak gorabehera handiko topografia zuenez gero, esku-hartze handia egin behar izan zen lurrak mugitzeari dagokionez. Induskatutako hegalaren ezponda osatu zen eta % 2ko malda zuen meseta handi bat gauzatu zen. Horretarako euste harri-lubeta bat egitea beharrezkoa izan zen. Aparkalekua orografia berrira egokitu zen.

Horrez gain, hegaletan harmailak eraiki ziren aurrefabrikatutako hormigoizko elementuak eta egitura metalikoa duen estalki bat ezarriz.