AP-15 Nafarroako Autobidearen PK8+100aren egitura sanotu eta berreraikitzea

CASTEJÓN (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Ignacio Muñoz Vizcaíno.
Sustatzailea:
Autopistas de Navarra S.A.
Adjudikazioaren zenbatekoa:
68.925,13 €
Hasiera-data:
2.014ko maiatza
Amaiera-data:
2.014ko uztaila
Obraren zuzendaria:
Ignacio Muñoz Vizcaíno.



 

 

Obra honetan Lodosako Kanalaren gainetik doan Nafarroako Autobidearen PK 8+100aren goiko aldetik igarotzen den egituran jarduketak egin ziren iparraldeko eta hegoaldeko norantzetan.

UNE HORRETAKO EGOERA ETA AURREIKUSITAKO JARDUKETAK
Bao bakarra duen zubiaren taula oro har egoera onean zegoen, baina esposiziohandiena zuten zonaldeak karbonatazio prozesuak eta armazoiaren oxidazioa jasan zuten.

Beraz, elemendu ezberdinen kaltetutako betoi zonaldeak sanotu, berreraiki eta babestu egin ziren. Gainera, betoia egoera onean zegoen guneak ere hidrogarbiketa bidez babestu egin ziren eta ondoren karbonatazioaren kontrako margoa aplikatu zen epe ertainean hondatu ez zedin.

Urarekiko esposizio handiagoan zeuden zonaldeetan, habeen buruko eta buruetan adibidez, bi osagaietako porlan mintz bat aplikatu zen inpermeabilizazio handiagoa lortzeko.
Hondatutako betoia hidrodemolizio bidez kendu egin zen.

Egin beharreko jarduketa batzuk Lodosako Kanalaren gainean zeudenez gero, beharrezkoa izan zen baltsa flotatzaile bat kanaleko ur laminaren gainean pontoi moduan jartzea, baita materiala kanalera eror ez zedin oihal edo manta bat jartzea, era horretan konponketak segurtasun berme handiagoekin egiteko.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, hondakin guztiak baimendutako kudeatzaile baten bidez tratatu ziren.