CONSTRUCCIONES MARIEZCURRENA 1979. urtetik dago sektorean eta 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du eraikuntzaren esparru guztietan. Lehenengo urteetan, enpresak batez ere Valentzia eta Tarragonako gasoduktoen obretan lan egiten zuen azpikontratista moduan, baita Leridan era ezberdinetako bide azpiegiturak eraikitzen ere. 1983tik aurrera, lehenago gauzatutako obren kalitatearen bermearekin, obra hidraulikoak egin zituen, besteak beste, ibaien bideratzeak, hornidura eta saneatzea iparraldeko udalerri ezberdinetan eta garrantzi handiagoko obra zibileko azpiegiturak.

90. hamarkadan enpresa garatzen joan zen eta makina eta langile propio gehiago hartzen hasi zen. Era horretan, gaitasun humanoa eta teknikoa eta kudeatzeko gaitasuna ere areagotu egin zen, obra handiak egin ahal izateko gaitasuna handitzea ahalbidetuz. Halaber, enpresa familiar moduan kontsolidatu zen bigarren belaundaldia enpresara batuz.
  Urte horietan eta gaur egun arte esku-hartze ugari egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako administrazio publikoentzat eta entitate pribatuentzat, obra biarioak, maritimoak, hidraulikoak, urbanoak eta eraikuntza publiko eta pribatuak gauzatuz.

Gure enpresak aurrera begiratzen du beti eta gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzen jarraitzeko konpromisoa du. Gure idiosinkrasia baliabide propioak eta plantilla kontsolidatua izatea da, hortaz, gure enpresa serioa, exigentea eta gaitua da, ñabardurak zaintzen ditu eta ziur gaude suertatzen zaizkigun erronka guztiei aurre egiteko gai garela bezeroek beti guregan jarri duten konfiantza mantenduz.