Lan Arriskuen Prebentzioa

Gure jardueraren oinarrizko alderdietako bat da. Hortaz, departamentu guztiek ahalegin handia egiten dute LAParen Kudeaketa Sistema zainduz eta haren jarraipena eginez.

Langileek etengabeko formakuntza jasotzen dute lan arriskuen prebentziorako arauak zorroztasunez aplikatzeko. Horretaz gain, langileen konpromisoari eta ardurari esker gaur egun sektore honek duen ezbehar-tasaren batez bestekoa baino askoz tasa baxuagoa dugu.

Gure emaitzak kudeaketa atal hauetan oinarrituta egitearen ondorio dira:

- LAParen politika gai honi buruz maila guztietan ematen den formakuntza jarrai baten bidez integratzen da enpresan.
- OHSAS 18001:2008 AENOR ziurtagiria dugu, 2005.urteko irailekoa, gaur egun indarrean dagoena.
- LAParen Kudeaketa Sistema –LAPKS garatu da. Honek enpresaren Prebentzio Sistema batek lagunduta, gai bakoitzarekiko prebentzio eta babes neurri jakinak hartzea errazten du; hortaz legeak xedatzen dituenak baino askoz zorrotzagoak dira.
- Azpikontratatutako enpresen LAPa xehetasun handiz ikuskatzen da ezarritako xedeak bete daitezen.