Erantzukizun Soziala

Gizarteak enpresak haien jarduketa guztietan gero eta arduratsuagoak izan daitezen exijitzen du. Hori dela-eta, erabilgarriagoa izan behar da harremana duen sektore guztientzat eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren esparruetan egiten dituzten jarduketen ardura hartu behar dute.

Gure jarduera-esparru guztien bidez garapen jasangarri bat lortzeko erronkari erantzute aldera, eta aldi berean, hazkunde ekonomikoa, gizartearen ongizatea eta ingurumenaren oreka lortzen laguntzeko, enpresak Erantzukizun Soziala Kudeatzeko Sistema bat ezarri du. Xede horrekin gure baliabide humano, teknologiko eta finantzieroen kudeaketan bikaintasuna bilatzen dugu, baita gure kide eta interes taldeei balioa eranstea ere.

Ikuspegi horren bidez, Construcciones Mariezcurrenak Erantzukizun Soziala gure jarduera guztietan integratzen den konpromiso gisa hartzen dugu.

Enpresak Erakundearen Erantzukizun Sozialaren Politika bat definitu du. Construcciones Mariezcurrenaren jokabide-kodeak enpresaren eta haren kide guztien jokatzeko modua gidatu behar duten balioak finkatzen ditu.


Gizarte erantzukizunari Buruzko Politika


Konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin 


EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ


 

Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Logo GN